Etxeko langileen testigantzak, argitara

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 9a, 02:00

Beste hitzordu bat jarri dute gaurko Amher, Iturola, Ber­din­­tasun Kontseiluak eta Bil­gune Feministak, Etxeko Lan­gi­leen Nazioarteko Egunaren ha­rira antolatutako ekital­di­en barruan: dokumentala eta testigantzak  izango dira, 19:00etan hasita, Biterin.

Aurrena, etxeko langileen in­guruko dokumentala ja­rri­ko da: Chica seria y res­pon­sa­ble. Film labur bat da, eta  pu­blikoaren saria irabazi berri du Madrilgo Giza Eskubideen Zinema Jaialadian. Ondoren, 19:30etan, Hernaniko hainbat etxeko langilek testigantzak eman, eta proposamenak egingo dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!