Hernanitik Donostiara, pentsiodunen aldarria

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 9a, 02:00

Astelehenero bezala, asanblada egin zuten atzo Herna­niko pentsiodunek, orain arteko aldarrikapenak egiten ja­rraitzeko; besteak beste, eska­tzen dute «gutxienez KPI errealaren araberako pentsioen eguneratze automatikoa eta legez bermatua; 1.080 euroko gutxieneko pentsioa; soldata eta pentsioetan genero ezberdintasunarekin amaitzeko neurriak ezartzea; edota 40 urtez kotizatu duenarentzako, zigorrik ga­be­ko aurrejubilazioa».?

Baina, horrez gain, udaleko ordezkari politiko guztiak gonbidatu zituzten, egiten dituzten eskarien aurrean zein jarrera duten jakiteko. EH Bildutik Luis Intxauspe alkatea eta Xabier Lertxundi alkategaia eta egungo Zerbitzu Sozialetako lehendakaria agertu ziren, eta Orain Hernanitik, Jaione Aristregi bozeramailea.

Pentsiodunek PSE eta EAJko ordezkaririk ez gerturatu izana nabarmendu zuten, eta EAJk helarazitako gutuna irakurri zuten; «gai hauen inguruko erabakiak hartzen diren guneetan, Eusko Jaurlaritzan eta gobernu zentralean, urteak lanean» daramazkitela azal­tzen zuen gutunean EAJk. 

Lertxundik eta Aristregik ba­besa adierazi zieten, eta ha­ien eskarien alde hartzen ari di­ren neurrien berri ere eman zieten.


Larunbatean, Donostiara

Babesa jasota ere, eskatzen du­tena lortu arte mobilizatzen ja­rraitzeko asmoa dute pentsiodunek; larunbatean, 17:00etan Donostiako Bulebarrean jarri dute hitzordua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!