Garaipen bakarra lortu du eskubaloi klubak asteburuan, baina ez nolanahikoa. Infantiletako mutilek 36-18 irabazi dute etxean?Arrasateren aurka, eta bigarren postuan, lider dira beren taldean. Infantiletako mutilen beste taldeak, berriz, galdu egin du, 34-31, legazpiarren kontra, baina bikain jokatuta.
Bestalde, jubeniletako mutilek galdu egin zuten Oñatin, 30-29. Bidaiak eragindako zorabioak gaindituta, atzetik, baina gertu ibili ziren, eta pressing bikaina tarteko, 5-0ko partziala egin zuten, galdu arren.
Kadete mutilek, berriz, asko hobetu dute, galdu arren; hegalekoak, pibotak eta atezaina fin ibili ziren. Eta infantil neskek ondo egin zuten lan, oraindik zer ikasia badago ere.