Porrota jaso dute asteburu honetan, GRABNI torneoan jokatu duten hiru pelotari hernaniarrek, Gipuzkoarekin, Iparralderen kontra. 22 urtez azpikoetan, 19-40 galdu zuten Xabat Pagolak eta Endika Arizmendik, eta beraz, oso zaila daukate azken fasera sailkatzea: 15 tantoren aldearekin irabazi behar diote Arabari. Oihan Zugasti jubenilak, berriz, 28-40 galdu zuen, Gaztelekuko Huitzirekin batera; eta partidu erabakigarria izango dute Arabaren kontra, datorren asteburuan.