Hirutik bi irabazita, boleibol taldekoek

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 9a, 02:00

Ederki hasi zuen Hernaniko bo­leibol taldeak asteburua, os­tiraleko aurreneko garaipenarekin. Kadete neskak izan zi­ren jokatzen aurrenekoak, or­duan.  Eta 3-0 (25-5, 25-14, 25-15) irabazi zio­ten, Do­nos­­tiako Fortuna Au­tocares Alza taldeari. 

Hasiera­tik jarri ziren hernaniarrak donostiarren aurretik, eta aukerarik ez zieten eman. Garaipen honi esker, bi­ga­rren postuan bukatu du liga Her­nanik. Hemendik aurrera, li­gax­ka jokatuko dute, aurreneko lau taldeen artean.

Infantil mailakoak ere, bigarren 

Garaipenetik garaipenera, la­runbat eguerdian lortu zuten bi­garrena, hain zuzen, infantil mailako taldearena. Tolosako Laskorain taldearen kontra jokatu zuten; hirugarren dago talde tolosarra, eta hernaniarrak, aldiz, bigarren. Hernanik irabazi beharra zeukan, postua mantentze aldera, eta ga­rai­penak suposatzen zuelako txapela lortzeko bide erdia egina izatea. 

0-2 (15-25 eta 18-25) hasi zi­ren irabazten, eta azkenekoan kon­trarioak aurreratu arren, buelta eman zioten (24-26), 0-3 irabazteko partidua. Orain, txa­pela lortzeko, Summa 2 taldearen kontrako partidua irabazi beharra daukate. Azken hauek izan­go dute presioa; izan ere, Herna­niren kontra jokatutako guzti­ak galdu egin dituzte, bai Her­nanin, baita Donostian ere.

Jubenilek, galdu

Jubenilek eman zioten gazitasuna, asteburuari. Zarautzen jokatu zuten, Lizardiren kontra, eta partidu gogor baten ondoren, 3-2 galdu zuten. Bina berdindu ondoren, hernaniarrek ez zuten asmatu, joko erabakigarrian maila mantentzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!