Enekoitz Azparren hirugarren, Deban

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 9a, 02:00

Enekoitz Azparrenek lortu du emaitza nabarmenena, asteburuko lasterketetan. Junior astigartarra hirugarren sailkatu zen Debako Amai­kak Bat proban. Seiko ihesaldian sartu zen Telmo Semperena astigartarra, eta atzetik, gogotik egin zuen lan Azparrenek, tropela txikitu, ihesaldiko txi­rrindulari batzuk gainditu eta hirugarren izateko. Ihesal­di­tik geratuta, bederatzigarren sailkatu zen Semperena. Kadeteek, berriz, bi lasterketa izan dituzte, eta Unax Urreta­biz­kaia hernaniarra izan da bailarako onena, bietan: 20garren Zestoan, eta 36garren Ataunen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!