Federazio Saria Pasaian, infantilek

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 9a, 02:00

Gipuzkoako Batel Liga saririk gabe bukatu zu­ten hernaniarrek duela bi aste, baina buelta eman diote asteburu honetan. Pasaian izan da, Gipuzkoako Batel Txapelketan. Sail­ka­tze-es­tro­pada jokatu zuten larunbatean, eta igandean, finalak eta kontsolazio-txandak. Azken hau jo­ka­tu zuten Hernaniko mutil infantilek, eta Fe­de­razio Saria irabazita egin zuten buelta etxera. Neska infantilak, be­rriz, finalean izan ziren. 

Datorren asteburuan, Euskadiko Txapelketa daukate Legution, neska absolutuek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!