Dantzari txikien eguzkia ezkutatu, eta euria besterik ez zuten izan atzo helduenek. Dena dela, auzoz auzo eta kalez kale dantzatzen saiatzeari ez zioten utzi. Bukaera, ordea, Biterin egin behar izan zuten. Han bertan jarraituko dute Dantzari Festako ekintzek; han ikusi ahal izango baita jantzien erakusketa larunbatera arte.