Sei urte espetxean pasa ondoren, atzo utzi zuten aske Ekaitz Ezkerra Laspeñas. Burgoseko espetxetik atera eta bertan zain zituen Astigarragako eta Hernaniko lagunak. Duela sei urte Donostiako Herri Harresian atxilotutako gazteetako bat izan zen Ezkerra, eta azkenekoa izan da ateratzen.