Igandean Gasteizera joateko, autobusa

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 8a, 02:00

Larunbatean pasako da Ko­rrika Hernani eta Astigarra­gatik, eta azken prestaketekin dabil AEK euskaltegia. 

Hernanin kilometroa erosi dutenek, bihar edo ostegunean pasa beharko dute peto bila. Arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara izango da aukera, AEK euskaltegian (Larra­men­di 11, behea).

Horrez gain, igandean Ko­rrikaren bukaera ikustera, Gas­teizera joan nahi duenarentzat, autobusa antolatu du­te. Txartela aurretik erosi beharko da Groseko AEKn (Irrintzi euskaltegia), 10 euroan. Autobusa 09:30etan abiatuko da Donostiatik, eta Her­nanin egingo du geldialdia, Atsegindegin. Buelta, aldiz, 19:30etan egingo du; geldialdi berberak egingo ditu.

Parte hartzeko, gaur arte

Hernanin kilometroa egingo due­netako bat da Dobera-Kro­nika. Lekukoa nork eramango duen zozketa bidez erabakiko da, aurrez izena ematen du­ten Doberako bazkide, Kroni­ka­lari eta Latxeko harpidedunen ar­tean. Gaur arte apuntatu daiteke: 943 33 08 99 telefonoan, kronika@­kronika.eus-en edo albiste honetan iruzkina idatziz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!