Euskal Y-aren Hernani eta Astigarraga tartearen 2.fasea, lizitatuta; eta Ergobiako igarobidea, esleituta

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 8a, 02:00

Abiadura Haundiko Trenari  dagozkion lanak aurrera di­joaz Hernani eta Astiga­rra­gan. Hala adierazi du Euskal Tren­bide Sarea erakunde pu­bli­koak azkeneko aurrera pau­soen berri ematerakoan. Ba­tetik, Hernani-Astigarraga tar­te­a­ren 2. fasea lizitatu du; eta bestetik, Ergobiako goiko iga­robidearen lanak esleitu ditu.

47,3 milioiko aurrekontua

Hernani-Astigarraga tartearen 2. fasearen proiektuak UIC (zabalera europearra) enbo­rreko plataformaren eraikun­tza jasotzen du, zabalera iberiarra duen trenbideen ar­tean eraikiko dena, eta bi sis­temen arteko konexioe­ta­rako aukera emango duena, behin kota aldeak gaindituta. Dena den, proiektu honek pla­ta­forma besterik ez du erai­kiko, «ondoren gauzatuko den su­peregitura proiektuan gau­za­tuko dira UIC trenbidea eta bi sistemen arteko konexioak».

Konexioa beharrezkoa izan­go dela aipatu du ETSk: «Do­nostian dagoen Atotxako gelto­kira heltzeko, baita egungo linearen bitartez Frantziako mugara egon daitekeen luza­pen posiblerako ere».

Proiektuak 41 hilabeteko egikaritze-epea dauka, eta 47,3 milioi euroko aurrekontua.

Maiatzaren 3an, itxiera

Bestalde, Hernani-Astigarraga tartearen lanekin batera, Ergobiako goiko igarobidea ere esleitu du ETSk. Construccio­nes Balzola S.Ak eraikiko du eta maiatzaren hasieran ha­siko dira lanak. Hori horrela, egungo igarobidea maiatzaren 3an itxiko da; ordutik, behin behineko igarobidea erabili ahal izango da.

Igarobide berria egiteko lanek 4,5 milioiko aurrekon­tua daukate eta 11 hilabeteko lanak aurreikusi dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!