Urtebete daramakite pentsiodunek beren aldarriak kaleratzen, eta orain pauso bat aurrerago joan nahi dute. Horretarako, gaurko astelehenetako elkarretaratzea, berezia izatea nahi dute. Ohi bezala, eguerdiko 12:00etan jarri dute zita Plazan.
Eta bereziki deitu dituzte Hernaniko lau udal taldeak bertaratzeko, «ondoren aipatzen ditugun gaien inguruan Udal Batzordea osatzen duzuen lau taldeetako ordezkarion posizionamendua zein den jakite aldera», esan diete.
Eskarien artean aipatzen dituzte: KPI errealaren araberako pentsioen eguneratzea, 1080 euroko gutxieneko pentsioa, genero ezberdintasunarekin bukatzeko neurriak...