Sormen Gunearen prozesuaren azkeneko bilera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 7a, 02:00

Sormen Gunea definitzeko prozesua bukatutzat emango dute bihar. Edukiak eta kudeatzeko erak landuko dituzte, baina azaldu dute aurreko bi saioetan sortutako edukien araberakoa izango dela saioa. Ohiko ordutegian egingo dute, 18:30etatik 21:00etara, baina lekua aldatuko dute, Biterin izan beharrean, Iturola Elkarlan sorgunean izango da (Florida auzoa, 28). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!