Sagardotegien edo txotxaren denboraldiak herritarrengan daukan eragina neurtu eta aztertzeko asmoz, azterketa abiarazi du Astigarragako Udalak.
Azaldu dutenez, azterketaren helburua da «herriko bizikidetza hobetzea eta zuzenean ezagutzea txotx denboraldiak astigartarrengan dauzkan eraginak».
Izan ere, Udalak onartu du ezagutzen duela «txotx denboraldiak herritarrengan eragiten duen ezinegona». Horregatik «beharrezkotzat» jo du bizikidetzaren zentzuan lan egitea. «Bizikidetza on bat izatea» baita Udal gobernuaren «lehentasunetako bat».
Azterketa Foru Aldundiak diruz lagunduta egingo du Udalak.
350 elkarrizketa, telefonoz
Azterketa burutu ahal izateko, denera 350 elkarrizketa egingo ditu esleipendun enpresak, telefonoz. Horiek etzi hasi zituzten, ostiralez. Astigarragan bizi diren 18 urtetik gorakoei egingo zaizkie galderak, zoriz aukeratuta (sexua eta adina kontuan hartuta).
Azterketa egin ondoren, txostena osatuko dute, eta ondorio horren arabera egingo da lan.
Azterketa Foru Aldundiak diruz lagunduta egingo du Udalak.