Herenegun inauguratu zuen lokal berria Hernaniko EH Bilduk, Andre Kalen. Asteazkenero irekiko dute arratsaldeko 19:00etan, haien programa ezagutzeko edota bozka postaz ematen laguntzeko. Horrez gain, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrenda berretsi zuten, inaugurazioaren aurretik. Xabier Lertxundi alkategai duen zerrenda asteazkenean aurkeztuko dute ofizialki, herritarren aurrean. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri aurrean;?euria egiten badu, aldiz, Tilosetako kioskoan egingo dute.