Dantzarako zita, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko apirilaren 7a

Hilero bezala, Plaza Dantzetarako zita jarri du Astigar dantza taldeak gaurko. Eguerdiko 12:30etan hasita izango da, Joseba Barandiaran plazan. Euskal dantzetan murgiltzeko aukera izango dute bertaratuek, zuzeneko musikarekin batera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!