Hernaniko errugbilariek bazekiten atzoko zita garrantzitsua zela, eta asko jokatzen zutela, eta ez zuten hutsik egin. Giro paregabeari esker inoiz baino indartsuago egin zuten ?bultza?, eta 39 (b)-15 irabazi zion Ordiziari.
Ez zen nolanahi izan. Hasieratik menperatu zuten markagailua, eta ordiziarrek ez zieten inolaz ere, aurrea hartu. Hori horrela, ondo borrokatuta, baina erraz poltsikoratu zituzten irabazlearen lau puntuak, baita bonus ofentsiboa ere. Izan ere, aurreneko orduerdian dagoeneko eginak zituen lau entseguak.
Bost puntu honi esker, eta Gernikak Burgosen kontra galdu (27-28) zuela-eta, azken postua saihestu egin zuen atzo Hernanik. Eta salbazio osoa eskuratu dezake bihar; La Vilak El Salvadorren kontra punturik lortzen ez badu, Hernanik mailari eutsiko baitio, matematikoki.