2018an jaiotakoei Atsolorra, ereñotzuarrek

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 7a, 02:00

garai batean egiten zuten Atso­lorra, hau da, auzoan haur bat jaiotzen zenean, ama­ri eta jaio berriari egiten zitzaien os­pakizuna berreskuratu zuten due­la zortzi urte, 2012an. Eta or­dutik, Ereñotzun urtero egi­ten diete aurreko urtean jaiota­ko haurrei. 

Aurten, 2018ko jaio­berriei egin­go diete; lau jaioberri izan ziren, baina Ereñotzurekin lo­tu­ra dutenak ere gonbidatu di­tuzte. Gaur izan­go da ekitaldi xumea, 17:30etan hasita, Ere­ño­tzuko Kultur etxean. 

Denera, lau jaioberri izan ziren 2018an Ereñotzun.


Musika, jatekoa eta doku­mentala

Txalaparta hotsen artean, eta Idoia Arriola eta Kristiñe Sola­nok gidatuta, denok abestu­tako abesti ezagunekin eman­go zaio hasiera ekitaldiari. Eta beraz, ongietorria 2018an jaio­tako haurrei. 

Ondoren, Ruben Rosas zine­gileak ereñotzuarren testigan­tze­kin osatutako dokumen­ta­la­ren aurrerapena ikusi ahal izango da. Eta bukatzeko, jaki goxoak dastatzeko aukera izan­go dute bertaratuek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!