Atseden hartuko dute asteburu honetan, infantil eta alebin mailako txirrindulariek. Baina gainerakoek, bost zita izango dituzte, bi egunetan.
Kadeteak, Ataungo Aia auzoan ariko dira gaur, Aia Sarian, 16:30etan. Eta Zestoan daukate zita bihar, 16:30etan, Gurutzeaga Sariarekin.
Jubenilek, berriz, Debako Amaikak Bat proba izango dute gaur, 10:15etan abiatuta.
Eta azkenik, 23 urtez azpikoak bi lasterketatan banatuko dira bihar: Valenciaga Memoriala proba entzutetsua Eibarren, Espainiako Koparako puntuagarria, 09:00etan; eta Udaberriko Saria Amorebietan, 10:00etan abiatuta, Lehendakari Torneokoa.