Mundialerako minima, Iñigo Llopisek

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Aurreko asteburuan jokatu ziren Espainiako Txapelketak, Madrilen; eta Iñigo Llopis hernaniarra, bueltatu zen lau urrezko dominarekin (50 eta 100 metro bizkar probak, eta 100 eta 400 metro libre) eta zilarrezko batekin (50 metro libre). Baina bereziki garrantzitsua izan zen, Munduko Txapelketarako minima lortu zuela, 100 metro bizkar proban (1:10,71).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!