Gaur bukatuko da Sagardoaren Txapelketako ligaxka, arratsaldeko 16:00etan Galarretan. Eta semifinaletara pasea airean dauka Endika Barrenetxea hernaniarrak, gaur jokatuko ez badu ere. Etxarri eta Ion (Altzueta) ariko dira, Ansa II eta Agirrezabalaren (Setien) kontra; eta aurrenekoek irabaztea behar dute Barrenetxeak eta Goikoetxeak, hurrengo fasera sailkatzeko.
Dagoeneko sailkatuta daude Ezkurra II-Garces, Urriza-Zaldua, eta Segurola-Endika; azken horiek, ostegunean lortu zuten, 40-20 irabazita.