Kirol arloko laguntzetarako epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Joan den asteazkenean argitaratu zuen Astigarragako Udalak, Gipuz­koako Aldizkari Ofizialean, kirol arloko dirulaguntzen deialdia. Hortaz, hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epea dago, eskaerak aurkezteko udaletxean, edo telematikoki www.astigarraga.eus webgunean; elkarteek, soilik telematikoki egin dezakete. Hiru dirulaguntza lerro izango dira: kirol ekintza puntualetarako (21.000 euro), Astigarragako kirolarientzako (900 euro), eta kirol programetarako (2.200 euro). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!