Familian egiteko beste mendi irteera bat antolatu du Mundarrok, hurrengo iganderako, apirilaren 14rako. Goizeko 08:30etan Joseba Barandiaran plazatik kotxeetan abiatuta, Amaiurrera joango dira, eta bertatik igoko dira Alkurruntz tontorrera. Norberak eraman beharko du bazkaria. Irteeran parte hartzeko, izena eman behar da aurrez: kiroldegian, edo kiroldegia@astigarraga.eus helbide elektronikora idatzita.