Eskolartekoari, hasiera bikaina

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Pasa den asteburuan eman zioten hasiera Gipuzkoako Eskolarteko alebin eta infantil mailetako Txapelketari. Bertan 14 atleta hernaniar izan ziren, eta baita dominak lortu ere: Eki Jimeno alebinak pisuan zilarra eta alturan brontzea lortu zitu­en, eta Mikel Campos infantilak urrea, 150 metro lisotan.?Bestalde, Irungo 3 miliako bi­nakako lasterketa mistoan Hoki Guerrerok irabazi zuen Iulen Ibañez donostiarrarekin, eta gizonezkoetan Sergio Romanek hirugarren egin zuen, Mikel Albeniz donostiarrarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!