Gipuzkoako Batel Liga bukatu berri, gaurkoan Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da Pasai San Pedron, goizeko 10:30etan hasita, eta bertan hartuko dute parte Hernaniko bost ontzik.
Pasa den astean, San Pedron bertan izan zen ?Maialen? trainerua ere, baina asteburu honetan atsedenerako tartea izango du.
Bost ontzi gaur; seigarrenaren bila, hurrengorako
Bost batel izango dira gaur San Pedron, Hernaniren izenean. Infantiletan, neska eta mutilen bana, promesetan neskena, kadeteetan mutilena, eta jubeniletan ere, mutilena.
Datorren asteburuan, ordea, bat gehiago izatea espero du klubak. Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Legution, eta ligako bi estropadetan lortutako emaitza onak ikusita, ordurako neska absolutuen batela ere eraman nahi dute.