Trinketeko finalak gaur, Hernaniko hiru bikotek

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Kluben arteko Gipuzkoako Txapelketan, emakumezkoen arteko paleta argentinarreko fina­lak jokatuko dira gaur goi­zean, 10:30etan hasita, Do­nos­tiako Gaska trinketean. Aurre­neko eta bigarren mai­le­tako final bana jokatuko da.

Bertan, hiru bikote her­na­niarrek hartuko dute parte. Hain zuzen, aurreneko mai­lan elkarren kontra aritu be-har­ko dute Irazustabarrena eta Arrietak alde batetik, eta Huitzi eta Araiztegik, bestetik. Iazko finalean ere elkarren kontra aritu ziren, eta au­rre­ne­koak gailendu ziren. 

Bigarren mailako finalean, berriz, hernaniarrek Ramun­txo­ko bikotea izango dute aur­kari; Urdangarin eta Ba­ler­di, beraz, A. Aizpuru eta L. Aiz­pu­ru­ren kontra ariko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!