Denera, 33 partidu jokatuko dituzte pelotari hernaniarrek asteburuan. Txapelketa ofizialak izango dira batzuk, eta pribatuak, beste batzuk.
GRABNIan, Zugasti, Pagola eta Arizmendi
Nabarmentzekoa den partiduetako batzuk Hendaian jokatuko dituzte pelotari hernaniarrek, hain zuzen, GRABNI txapelketan, trinketean. Gipuzkoako selekzioarekin ariko dira hiru, Iparralderen kontra.
Jubeniletan, Oihan Zugastik jokatuko du, 15:00etan hasita, Gaztelekuko Huitzi lagun duela. Bikote gipuzkoarra prest dago ezustekoa emateko; irabaziz gero, azken fasea jokatzeko sailkatuko litzake.
22 urtez azpikoei dagokienez, Xabat Pagola eta Endika Arizmendi hernaniarrek osatuko dute bikotea, eta berriro ere, Iparraldekoak izango dira faborito. Beraz, irabazi beste erremediorik ez dute izango, aurrera egin ahal izateko.
Gipuzkoakoa eta Udaberrikoa martxan, gaurtik
Bestalde, asteburu honetan beste bi txapelketa jarriko dira martxan, eta CD Hernaniko pelotariek bietan eman dute izena.
Batetik, Gipuzkoako lau t?erdikoan 13 hernaniar ariko dira: 7 kadete, 2 jubenil eta 4 senior. Bestetik, errendimenduko Udaberri Txapelketan 10 bikote ariko dira: 4 alebinetan eta 6 infantiletan.