martxoak 30, Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna da eta horren bueltan Amherrek ekitaldiak antolatu ditu gaurko eta astearterako.
Gaur, Iturolan (Floridan, Gabriel Celayan) hitzaldia antolatu da, 17:00etatik aurrera. Bertan bi hizlari ariko dira. Isabel Otxoa etxeko langileen eskubideez ariko da eta Katia Reimberg, lan horretarako behar den formakuntzaz. Otxoa Bizkaiko Etxeko Langileen elkartekoa da eta Lan Eskubideen irakaslea EHUn. Reimberg Bibezbide elkarteko partaide da.
Gogoratu behar da Hernanin etxeko lanak, batez ere, etorkinek egiten dituztela, adinekoen ongizatea bermatuz eta familien onurarako. «Baina langile hauen lan baldintzak prekarioak dira oso, horregatik AHMERetik ondorengoa eskatzen dugu: bermatu daitezela etxeko langileen lan eskubidea eta gizarte babesa, Langileen Estatutuan eta Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean; berretsi dadila OITko 189 hitzarmena, etxeko langileen lan duina babestuz; eta Udal eta Foru Aldundiei neurriak eskatzea, lan gehiegikeriak saihesteko, batez ere, etorkinen egoera ahula denean.?Hernanin ez litzateke egon behar 60 ordu baino gehiago lan egiten dueni».