Kontrario gogorrak gaur, etxetik kanpoko partiduetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Atseden hartuko dute aste­bu­ru honetan, Euskal Ligako neskek; baina atseden gutxiko partiduak izango dituzte mu­tilek, Ohorezko Erregional mai­lan, eta jubenilen Liga Nazio­nalean. Etxetik kanpo ariko dira bi taldeak, eta oso kon­trario gogorrak izango dituzte aurrean.

Eibarko Unbe zelaian ariko dira Oho­rez­ko Erregionalak, gaur arra­tsaldean, 16:00etan hasita; eta Eibar liderraren kon­tra jokatuko dute, etxean partidu bakarra galdu duena. Txuri-berdeek, sailkapenean ahal duten ondoen geratzea ba­karrik daukate jokoan, igoe­rakoak bezain urruti baitauz­kate jaitsierakoak. Eta egoera horretan, ezustekoa bilatuko dute gaur, joan den asteburu­ko porrotari buelta emateko.

Jubenilek, berriz, liderrari ez, baina bigarren sailkatuari egingo diote bisita: Real Socie­dad B taldeari, Zubietan, arra­tsaldeko 16:30etan. Azkenau­rre­ko partidua dute herna­nia­rrek, eta sailkapeneko postu ero­so­etan kokatuta, ondo bukatu nahi dute denboraldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!