Urte sasoi honetan gure txakur eta katuekin bidaiatzea gustatzen zaigu. Beraz, gogoratu derrigorrezkoa dela beti gurekin eramatea txakurraren edo katuaren albaitariaren kartilla (pasaportea): zigilu guztiekin eta eguneratua. Kontuan hartu derrigorrezkoak diren txerto eta desparasitazio arauak ez direla berdinak autonomia-erkidego guztietan.
Hau guztia argi izan zure bidaia antolatzerakoan, baita ere zoazen lekuan beste motatako parasitoak egon daitezkeela, besteak beste leishmaniaren moskitoa, garrapata mota desberdinak... eta hauek ondorio larriak izan ditzaketela gure txakur eta katuengan. Hori horrela, hauen prebentziorako gure maskotak aldez aurretik babestu beharko ditugu, bidaia egin baino denbora bat lehenago.
Baliagarria izan daiteke, era berean, bisitatuko dugun zonaldeko albaitariren bat lokalizatua edukitzea, emergintziaren bat sortuko balitz ere. Horrelako egoeren aurrean erreakzio denbora oso garrantzitsua da eta erabakiorra izan daiteke.
Zatoz Canexionera, esaiguzu nora joatekotan zabiltzan eta guk informatuko zaitugu behar duzun guztiaz, bidaia lasai eta babestuta egin dezazuen. Ondo joan!
CANEXION - MASKOTENTZAKO KALITATEZKO DENDA ETA AHOLKULARITZA
Akarregi poligonoa, 10. Hernani - 943 04 87 83
www.canexion.es