Batzarra eta mus txapleketa, Ur Mian

Kronika - Erredakzioa 2019ko apirilaren 6a

Urteko batzarra egiteko hi­tzordua biharko jarri da Ur Mia elkartean. Deialdia bihar goizeko 10:00etarako egin dute. 

Bestalde, jakinarazi dute Mus Txapelketarako guztia pronto jarria dutela. Maiatzera bitartean egingo da txapelketa, eta izena eman nahi dutenek, bihar arteko epea daukate. Elkartean bertan jarri da zerrenda, izena emateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!