Taupa perkusio-talde gaztea, Musika Bandarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Hernaniko Musika Bandak  eta Taupa perkusio-taldeak kon­tzertua eskainiko dute gaur, 19:00etan udaletxeko arkupetan. Donostiako Fran­cisco Escudero Kontser­batorio Profesionaleko zenbait perku­sio-ikaslek,  13-19 urte bitar­teko gazteek, osatzen dute Tau­pa, eta horiekin batera, zuzendari lanetan, Jorge Pacheco Garcia arituko da, Her­naniko Musika Bandako zuzendaria. 

Talentu haundiko mutilak dira guztiak. Elkarrekin, mar­txoan ospatu berri den Eus­kadiko Musikari Gazteen lehiaketan parte hartu zuten eta irabazle izan dira Gan­bera-Musika sailean eta per­kusioko bi mailatan. Honez gain, Euskadiko eskolarteko txa­pelketan lehenengo pos­tuan geratu dira azken bi urte­otan, musika-tresna guz­tietako ikasleekin lehian. Gai­nera, bakarkakoan, talde ho­ne­tako kide bat, Espainiako bost onenen artean geratu da.


Erritmoa, kontzertu honetako ezaugarri nagusia

Kontzertu honetako prota­gonista erritmoa izango da, zalantzarik gabe. Erritmo bi­zia eta aldakorra. Hala ere, egi­tarauan melodia eta ar­monia zoragarriak entzun ahal izan­go dituzte berta­ra­tzen direnek. Melodia brasil­darrak, irlan­da­rrak, edota ma­rrazki bizi­du­nen, big-band­en eta mu­sika-klasi­ko­aren arteko esperimen­tua, John Williams eta Deep Pur­ple-en doinu fa­matu­ene­kin batera. 

Beraz, musika-estilo guztiz desberdinak entzun ahal izan­go dira kontzertu berean: kla­sikoa, herrikoia, moder­noa, etnikoa, jazz-a eta rock pro­gresiboa. Egitaraua osatu dute ikus-en­­tzuleak dantzan jar­tzeko moduko sei abestirekin: Olym­pic Fan­fare and Theme, Two Tribes, Stormbreak (Taupa tal­dea bakarlari izango duena), Las Playas de Río, Hunting Wa­bbits eta Deep Purple Medley. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!