Gaurko meza ondoren pelikula eskainiko da

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Gaurko meza ondoren, peli­kula baten emanaldia eskai­ni­ko da San Joan Bataiatzailea parroki elizan. Bertan konta­tzen da nola hil zituzten Bei­za­mako Alejandro La­baka go­tza­i­a eta Ines Aran­go ka­pu­txina kolonbiarra Ekuado­rreko Ama­zonia oihanean. 

«Testi­gantza hauek lagun­du behar digute Ekuadorreko herrialde haietan jardun di­ren misio­la­riekin bat egi­te­ra eta baita han­go herriekin eta be­ren ara­zo­ekin bat egitera ere» adie­razi dute Hernaniko Pa­rrokiarteko Pastoraltzatik.


Arantzazuko ibilaldia

Bestetik, Erramu igande bez­pe­ran, apirilaren 13an, Aran­tzazuko ibilaldia antolatu dute gazteen Munduko Jardunal­dietako Gurutzearen atzetik. Izenak emateko parroki bule­goan ohiko ordutan egin dai­teke, apirilaren 11, oste­gunera arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!