Argiztapena hobetuko dute, Galtzaurreko obrak bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Laster bukatuko dira, Gal­tzaur auzoa eraberritzeko obrak. Asti­garragako Udalak jakinarazi du, azkeneko lanak bakarrik falta direla; eta besteak beste, auzoko argiztapena hobetuko dutela, datozen asteotan.

Izan ere, dagoeneko bukatu dituzte, Galtzaur kalearen as­faltoa berritzeko lanak. Pitza­durak eta kalteak konpondu di­tuzte, «oso hondatuta» bai­tzegoen errepidea. Eta horrekin batera, berritu dituzte anbulatorioaren atzeko aparkalekuak ere. Mokolo plazako haur parkearen lurra ere aldatu dute, «itxura erakargarriagoa emateko», Udalak azaldu duenez.

Horiei gehitu behar zaie, duela hilabete batzuk berritu eta estali zutela anbulatorioaren ondoko haur parkea.

Lan horiekin, Udalak «guztiz zaharberritu» nahi izan du auzoa; Astigarragan «zaharkituen» zegoen auzoetako bat.

Berritu dituzte Galtzaur kaleko asfaltoa, anbulatorio ondoko aparkalekuak eta Mokolo plazako haurrentzako parkearen lurra.

Manixene bideko lanak, datozen egunetan

Bestalde, Udalak azaldu du, bi­deen konponketekin jarraituko duela, eta datozen egunetan hasiko dituela lanak, Manixe­ne­ko bidea konpontzeko. Flo­re­a­ga bidekoak, berriz, dagoeneko martxan daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!