Egun berezia izango da gaurkoa, Astigarragako Harituz elkartearentzat: Hilos de sororidad dokumentala estreinatuko dute, Indarkeria sexistaren kontrako matazak proiektuari buruzkoa. Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango da, arratsaldeko 19:00etan.
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan emango dute, bere 17garren edizioan; eta dokumentala ikusteko sarrerak, internet bidez erosi daitezke, www.donostiakultura.eus web orrian; 4,5 euro dira.
Eneko Olasagastik zuzendu du dokumentala, eta Harituzen sorreratik, protagonisten hitzetan kontatzen du bere ibilbidea, 6 kilometroko mataza osatzea ahalbidetu duena. Euskeraz, gaztelaniaz eta inglesez dago, gaztelaniazko azpititituluekin. 77 minutuko iraupena dauka.
Solasaldia, ondoren
Dokumentala bukatzen denean, solasaldia ere egingo dute, Victoria Eugeniako aretoan. Eta bertan izango dira Eneko Olasagasti bera, Isabel Otero Harituzeko lehendakaria, Vanina Vázquez gidoigilea, eta Gerd Inger eta Maria Permarker, Suediako Sticka För Fred elkarteko kideak. Aurreko udaran izan ziren Harituzeko kideak Suedian, haiei bisita egiten; eta Knislingen daukaten egoitzan jarri zuten erakusgai, bi hilabetez, Indarkeriaren kontrako matazak proiektua.
Datorren asteazkenean, Antzoki Zaharrean doan
Bigarren emanaldi bat ere izango du dokumentalak, datozen egunetan, Donostian bertan. Datorren asteazkenean jarriko dute, apirilaren 10ean, Antzoki Zaharrean. Doakoa izango da bigarren saio hori, arratsaldeko 19:30etan hasita.
Astigarragan, aurrerago jarriko dute dokumentala.