Musika eskolako bi talde, asteartean Galtzaurren

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Saio berezia izango da datorren asteartean, Galtzaur jubilatu­en egoitzan: kontzertua eskainiko dute, Norberto Almandoz musika eskolako bi taldek.

Arratsaldeko 18:00etan ha­sita, bertan ariko dira Rock For Ever eta Back & White taldeak. Sarrera, doakoa izango da.

Beste zita bat ere badaukate musika eskolako ikasleek, da­to­rren astean. Izan ere, organo eta pia­no entzunaldia eskainiko dute ostegunean, arratsaldeko 19:30etan musika esko­lako areto nagusian, organo ikas­leek eta aurten hasi di­ren piano ikasleek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!