Apirilaren 10ean egingo dute aurreneko meza, Andre Maria elizan, Aste Santuari hasiera emateko. Adiskidetze sakramentuaren elkarteko ospakizuna egingo dute, 19:00etan. Erramu Igandean, berriz, goizeko 10:30etan izango dira erramuen bedeinkazioa eta eukaristia. Eta Ostegun Santutik Pazko Biharamunera ere izango dira mezak: ostegunean 18:00etan, Jaunaren afariko eukaristia; ostiralean 10:00etan Gurutze Bidea, eta 18:30etan Jaunaren heriotzaren ospakizuna; larunbatean 21:00etan Pazko Gaubeila (apaiz gabeko mezarik ez da izango kaperan); igandean 10:30etan Piztuera Igandeko meza; eta astelehenean 11:00etan, apaizik gabeko ospakizuna Santiomendiko ermitan.