Elkartasun Topa antolatu dute bihar, Zipotza elkartean. Eguerdiko 13:00etan egingo dute topa, elkartean bertan, eta kalejiran abiatuko dira ondoren, 14:00etan.
Mahaiaren bueltan borbilduko dute ospakizuna, bazkaritan, 14:30etan. Izan ere, elkartasun bazkaria egingo dute bertan. Horretarako, txartelak salgai daude Zipotzan: helduek 20 euro, eta haurrek 10 euro. Eta bazkalostean, bukatzeko, musika izango da, DJ Jotatxoren eskutik.