Anton Abbadiaren bizitzari buruz, ikuskizuna gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 6a, 02:00

Dublinen jaio, han euskera ikasi, eta bere bizitzaren bi­da­ia abiatu zuen Anton Abba­di­ak, Hendaiara iritsi arte; bertan altxatu zuen bere gaztelua. Duela bi mende izan zen hori, eta orain, Abbadiaren bizitzari buruzko ikuskizuna osatu du laukote batek: Txomin Heguy antzezleak, Xabi Zeberio eta Mixel Ducau musikariek, eta Alaia Philips Ducau abeslariak. Anton Abbadia: Dublinetik Hen­daiara du izena.

Astigarragako kultur etxean eskainiko dute gaur, iluntzeko 20:00etan hasita.

Heguy bera ariko da Anton Abbadiaren paperean, eta esze­natokira ekarriko ditu, esplora­tzaile, geografo, astronomo eta kulturgile izan zenaren baloreak. Musikariek, gidatuko du­te antzezlanaren soinu banda: Zeberiok joko ditu nyckelharpa, biolina eta kalimba, eta Du­­cauk gitarra eta klarinetea. Musikaren bitartez, hamaika tokitara eramango dute entzulea: Irlandara, Brasilera, Pari­se­ra, Etiopiara, Zuberoara... 

Eta azkenik, Alaia Philips Du­cauk, Abbadiaren bizitzaren pasarteak irudikatuko ditu, kantuekin.

Sarrerak, ordubete lehenago

Ikuskizunerako sarrerak, au­rre­ko egunetan izan dira salgai; eta gaur, saioa baino ordubete lehenago erosi ahal izango di­ra, 19:00etatik au­rrera, kultur etxean bertan: helduek 6 euro, eta haurrek 3 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!