Partidu klabea gaur, 'Final Four'era sailkatzeko lehian

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 5a, 02:00

Liga bukatzeko lau partidu falta direnean, bete-betean sartuta dago Hernaniko saskibaloi taldea, igoerako 'Final Four'era sailkatzeko lehian. Eta lehia horretan, partidu klabea dauka gaur: Santo Tomas Lizeoaren kantxan jokatuko du, arratsaldeko 20:00etan hasita, Donostian. Laugarren dago talde donostiarra, Gipuzkoako 1go mailan; eta bosgarren Hernani, bi garaipen gutxiagorekin.

Beraz, gaur irabazita, garaipen bakarrera geratuko litzateke talde hernaniarra, hiru jardunaldiren faltan. Joan den urtean lehenengo mailara igo ondoren, denboraldi bikaina ari dira burutzen hernaniarrak, eta lau onenen artean egonda borobildu nahi dute. Euskal Herriko bigarren mailara igotzeko, 'Final Four' hori irabazi beharko luke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!