Elkartasun Topa ospatuko da igandean

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 5a, 02:00

elkartasun Topaketarekin apirila festa giroan hasiko da herrian. Hitzordua, euskal preso eta iheslarien aldeko taldeak jarri du, etzi, igandean eguerdiko 13:00etan Zipotzan, elkartasun to­pa egiteko. Topa egin ondoren kalejira abiatuko da 14:00etan, eta elkartasun bazkaria 14:30etan egingo da. Arratsaldean DJ Jotatxok jarriko du giroa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!