«Kale garbigailu elektrikoa erostea eskatzen diogu Udalari»

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 5a, 02:00

Orain Hernani alderdiak Udal Gobernuari eskatzen dio  ga­so­i­lezko kale garbigailuaren eros­ketaren erabakiaren in­guruan hausnartu dezan, Batzordean onartutako erabaki hau baliogatzetzat jo eta pleguak berriak atera ditzan, bertan agertzen den aukera bakarra makina garbitzaile elektrikoaren erosketa izatea.
«Udalbatzan, Gobernu Tal­deak kale-garbigailu elektri­ko­ak autonomia nahikoa ez du­e­la esan zigun. Hau ez da egia: gure taldeak aztertutako kale-garbigailu guztiek 8-10 or­duko autonomia dute, nahikoa lan jardunaldi batentzat. Hau be­rretsi egin dugu ibilgailu elektrikoak dituzten gertuko udalerriekin».
Hernanik dituen garbiketa beharrak ez direla betetzen ar­gudiatu zuen Udal Gober­nuak. «Ulertzen dugu gure he­rriko be­harrak ez badira betetzen, ma­kina nahikoak ez dau­de­­lako dela, ez elektrikoak di­re­lako edo ez. Kale-garbigailu ge­hiago erosi behar badira pen­tsatu beharra dago erostea, Hernaniren hazkuntza dela eta».
Ibilgailu elektrikoek, «gas toxikoak ez igortzeaz aparte, ez dute hainbesteko soinurik sortzen, abantaila garrantzi­tsua dena ez soilik herritarrentzat, hauek gidatzen dituzten langileentzat ere» dio OHk.

«Elektoralista urteetan onartutako proiektuak azken aldian egitea da»
Eta azkenik, «haien ezezko botoa justifikatzeko, EH Bilduk ?elektoralistak? izatea aurpegiratu ziguten, azken aldian ohikoa izaten ari dena oposizioak proposamenak egiten dituen bakoitzean. Ildo beretik, gogoratu nahi diogu EH Bilduri elektoralistagoa dela urteetan zehar onartutako proiektuak kaxa batean lotan uztea, eta hauteskundeak bai­no bi hilabete lehenago denak egiten saiatzea. Eta adibideak dauzkagu: Sagastialdeko obrak, herriko garbitasuna, lorategietako mantentze-la­nak, eskailera eta espaloien zuritzea, Kaxkoko konponketak...».
Orain Hernanitik «herri bizigarri, adeitsu eta kutsadura gutxiagoko herri bat lortzeko konpromezuarekin jarraituko dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!