Milagrosan gaur, 19:00etan, kontzertu berezi xamarra eskainiko dute Hernaniko musika eskolako Dakapo abesbatza eta Alboka kamara taldeak.
Berezia, Haritz Ezeiza zuzendariak dioen bezala «joko diren obra gehienek zer esana dutelako». Hiru partetan dago kontzertu osatua, Alboka kamara bakarrik, koroa bakarrik eta biak elkartuta.
Hamaika pieza guztira
Lehenengo partean Gure doinuak izendatutako bertso doinu herrikoia joko da, bertako musika ikasle den Garazi Urdangarinek idatzitako bertsoak ditu. Hernanin bizi den Alan Griffinen, albokarako melodia entzungo da, baita Haritz Ezeiza beraren Zituene pieza berria.
Bigarren partean, Dakapo koroa bakarrik ariko da euskal kanta eta kantagintzan oso ezagunak diren melodiak lantzen.
Hirugarren partean berriz, biak batera, mundu mailan oso ezagunak diren melodiak landuko dira armonizazio bereziekin osatuz, izan ere, kontzertu hontarako eta formazio hontarako espresuki eginak baitira.