Gaur abiatuko da Korrika Euskal Herrian zehar;?Garesetik egingo du irteera arratsaldeko 17:00etan, eta hilaren 13an iritsiko da Astigarraga eta Hernaniara, 01:00ak aldera. Ordura arte, motorrak berotzen jartzeko, Korrika Kulturalaren barruan hainbat ekimen egin dituzte bi herritan: festa egin zuten larunbatean Astigarragan, eta Hernanin, Andre eta jabe emanaldia eskaini zuten ostegunean.