Estreinaldi ofiziala etzi, Harituz Elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 4a, 02:00

iritsi da Astigarragako Hari­tuz Elkartearen egun haundia. Larunbatean estreinatuko du­te ofizialki Hilos de sororidad, elkartearen eta indarkeria se­xistaren kontrako matazen ibilbidea kontatzen duen do­kumentala. 

Apirilaren 10ean eskainiko dute bigarrenez, debalde.

Donostiako XVII. Giza Esku­bideen Zinemaldiaren progra­ma­ren barruan izango da,  arratsaldeko 19:00etan, Victo­ria Eugenia antzokian. Sarrera 4,5 euroan eskuratu ahal izan­go da bertan edo, aurretik, in­ternet bidez: www.zinemae­ta­gizaeskubideak.eus.

Apirilaren 10ean eskainiko dute bigarren saioa, 19:30etan, Prin­­cipalen. Bigarren hau de­balde izango da.

Harituz elkarteko kideak, protagonista

Harituz Elkarteko kideek sortu zuten Astigarragan indarkeria sexis­taren aurkako matazen ekimena 2014an. Ordutik izan dituzten topaketak, pasadizo­ak, ekintzak... kontatzen ditu dokumentalak beren prota­go­nisten eskutik. 

Egun 6 kilometroko bufan­da egiteko, era guztietako ehun­­­daka eta ehun­daka ema­ku­me batu dira proiektura. Eta halaxe bihurtu da ahizpata­su­naren ikur.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!