Hezkuntzaz eta Kolonbiako egoeraz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 4a, 02:00

hik Hasi Aldizkariak eta Kur­kuluxetan Kultur Elkarteak an­tolatuta, Emakume FARC-kideak: inoiz gehiago ez ilun­pean hitzaldia izango da gaur Urumea Herri Gunean. Kolon­biako sei lagunen lekuak en­tzun ahal izango dira bertan, arratsaldeko 19:00etan hasita.  


Formazio eta informazio bila, Euskal Herrira

Antolatzaileek azaldu dutenez, «orain dela bi urte baino gehi­ago Kolonbiako gobernua­ren eta FARC-EPren arteko Azken Hitzarmena sinatu zenetik, hainbat urrats eman dira arlo ezberdinetan, eta horietako bat da hezkuntza». 

Arlo hone­tan, 0 eta 6 urte bitartean somatu dute hutsu­ne haundiena, eta horretan sakontzeko etorri dira Euskal Herrira, «formazioa eta infor­mazioa jasotzera, gero beraien komunitatean garatzeko». Es­perientzia pilotu gisa egingo dute, ondoren, Kolonbiako 26 zonaldetara zabaltzeko as­moa­rekin. 

Sei kolonbiar

Helburu horrekin bertaratu di­­ra sei kolonbiar, horien ar­te­an, FARC-eko hiru gerrillari ohi.

Haiekin batera, ekimen ho­nen berri edukitzeko auke­ra izango da gaur, baita Ko­lonbiaren egungo egoeran, eta bi Herrien arteko harrema­nean eta loturan sakontzeko aukera izango da solasaldi honetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!