Irabazi edo galdu, baina ondo jokatuta Hernani Eskubaloi Taldeko neska-mutilek

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 3a, 02:00

Asteburu gazi-gozoa izan zu­ten Hernani Eskubaloi Tal­de­ko neska-mutilek. Sei parti­du­tatik, bakarra irabazi zu­ten, lau galdu eta azkena berdindu egin zuten.

Infantil mutilen partiduetako bat izan zen irabazitakoa, HET Sorlan eta Berga­ra­ren ar­tekoa (27-22). Bestea, aldiz, galdu egin zuten, 26-39 geratu zen HET Zintzarri Bi­dasoa B-ren aur­ka, bai defen­tsan baita erasoan ere, partidu ona egin on­doren.

Talderik gazteenak, HET Sesa Tools-ek ere, galdu egin zuen 12-26 Aloñamendiren kon­tra. Dena den, entrena­tzailea pozik geratu zen.

Kadeteetan, mutilek 14-22 galdu zuten BM Coneten kontra. Partidu lehiatua eta gogorra izan zuten, ordea, HET Alaiako neskek, 34-34 bukatu zuten Aloñamendiren kontra, baina bukaerara arte mantendu zuten irabazteko grina.

Jubenil mailan, HET Ane­xok ez zuen irabaztea lor­tu. 22-37 egin zuen teknikoki ho­bea izan zen Tolosaren aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!