AEK euskaltegiak antolatzen dituen Zilegi Eskolen barruan, sendabelarrei buruz hitz egingo du bihar Maika Cesterrek. 09:30etan izango da, Nabarra Oñatz kaleko AEKn. Ukendu bana ere prestatuko dute partehartzaileek. Joan nahi duenak, izena eman beharko du kultur etxean edo zilegieskolak@aek.eus (3 euro).