2018ko lau jaiotzak ospatzeko Atsolorra igandean, ereñotzuarrek

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 3a, 02:00

«Auzotarren arteko elkartasuna eta auzolana bultzatzea» helburu, 2012an berreskuratu zuen Atsolorraren usadioa Ere­ñotzuko Auzo Udalak, eta or­dutik, urtero egiten diete Atsolorra edo harrera aurreko urtean jaiotako haurrei.

Lau haurrei ongietorria, aurten

Aurten, hain zuzen, iaz jaiotako lau haurrei egingo zaie on­gietorria. Horrez gain,  Au­zo Udaletik nabarmendu du­te «au­zoarekin harremana du­ten gurasoak ere gonbidatuta daudela beraien seme-alaben Atsolorra ospatzera etortzera».

Horretarako, eskatu dute parte hartu nahi duenak au­rretik abisatzeko: 943 551 000 (bulegoko orduetan) edo 699 480 007 telefonoan.

Ruben Rosasen dokumentalaren aurrerapena, egun horretan

Txalaparta hotsekin emango diote hasiera ekitaldiari, arra­tsaldeko 17:30etan, Ereñotzu­ko Kultur etxean. Idoia Arriola eta Kristiñe Solanok lagunduko diote ttan-ttakunei, eta bertaratutakoekin batera, abes­ti eza­­gunak abestuko dituz­te. Ha­la egingo zaie ongietorria iaz jaiotako haurrei eta beren familiei. 

Ondoren, Atsolorraren in­gu­­ruan Ruben Rosas zinegileak egindako dokumentalaren au­rrerapena ikusi ahal izango da.

Bukatzeko, merienda ederra egingo dute, gurasoek eta auzotarrek prestatutako jakiez gain, ohiko gisadua eta arroz esnea ez dira faltako! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!