Mikel Duran izango da PSE-EEren alkategaia, maiatzaren 26an

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 3a, 02:00

Astigarragako PSE-EEk bere hautagaitzaren berri eman du; Mikel Duran izango da alkategai maiatzaren 26an. Bigarre­nez izango da so­zia­listen hautagaitzaren bu­ru, lau urtez bozeramaile izan ostean. 


«Harro eta ilusioz», Duran

Berriro ere alkategai izateagatik «harro eta ilusioz» dagoela adierazi du Duranek, eta hitz eman du «erantzukizuna eta sen ona» izango dituela identitate-ikur. Izan ere, uste du «PSE-EEren proiektua onena dela Astigarragarentzat eta bertako herritarrentzat». 


Egindako lana, goraipatuta

Era berean, bukatzen ari den legegintzaldi honen balorazioa ere egin du; PSE-EEk lanerako eta adostasunerako izan duen gaitasuna nabarmendu du: «Astigarragako PSE-EEk beti eman dio lehentasuna  udalerriaren eta astigartarren ongizateari, kolore politikoen gainetik». 

«Erabakigarriak izan gara Astigarragaren gobernagarritasunean», PSE-EEren hautagaiaren hitzetan. Eta lan ho­rretan aipatu ditu atez atekoa kentzea eta bosgarren edukiontzia ezartzea edota aurrekontu-itunak; baita Kul­tur Etxea eta ibai-parkea gauza­tzean ere. 

Interes politikoen gainetik, udalerria jartzeak ahalbidetu dio «legegintzaldi honetan akordioetara iristea Anibar partzelan DBHa jartzeko mo­zioan; auzoetako eskaeren mo­­­­­zioan; haurtzaindegi be­rria kokatzean edota Herri Eskola­ren haundipenean».  


Zerbitzu-sarea zabaltzea

Etorkizunaz ere aritu da Mikel Duran. Bere ustez, datorren le­ge­gintzaldian «behin betiko bul­tzatu» beharko dira aurrekoan gauzatu ez diren proiektuak, tartean, «Herri Es­kola haunditzea eta DBH ezartzea».

Astigarragako zerbitzu-sa­rea zabaltzea ere aipatu du: «uda­lerri gazte bat da, bertako populazioa nabarmen handitu da, eta horrek behartu egiten gaitu zerbitzu publikoaren in­gu­ruan orain dagoen eskaerari erantzungo dioten proiektuak planteatu eta gauzatzera». Ho­riek «oso kontutan» izango di­tuztela diote.

Azkeneko helburua enpleguan ezarri dute; plan ekonomikoa aplikatzea aipatu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!